KUPELA Sagardoa
Eztia eta bizia, Euskal nortasun handikoa

KUPELA Euskal Herriko sagarretatik datorren edari bat da, bertute freskagarriak ditu. Kupela batean, hartzidura motela eta naturalaren bidez, sukrea alkohola bilakatzen da. Gero, gure sagardogilearen lanaren bidez, 6°-ko fruitu gustua duen edari fresko bat sortzen da.

Kupela paregabea da, Euskal sagardi hoberenetatik dator. Gure borondatea sagardo ardotu eta harmoniatsu bat proposatzea da. KUPELAK sagardo frantses baten eztitasuna eta fruitu gustua eta euskal sagardo baten egitura eta indarra batzen ditu.

KUPELAK gustu eztia eta goxoa eskaintzen dizu, sagar fresko saminez eta fruitu exotikoz osatua den zapore bat. Bere naturaltasunak plazer sentsazioa indartzen du. Aperitifa denboran ideala da. Zure bazkarientzat edo afarientzat, pintxo batzuekin batera.

KUPELAZ gozatu behar da 9° eta 11° artean, oso freskoa.

kupela-sagardoa-2016
gorria-more

Kupela Gorria

Kupela Gorriaren bidez, etxeko produktu baten egiazkotasuna transmititu daiteke, gure arbasoek egiten zuten bezala euskal baserrietan.

Aldi berean, aurpegi moderno bat badu, zapore goxo eta harmoniatsu batekin

beltza-more

Kupela Beltza

Txalupa batean jar zaitezte, euskal mariñelekin batera, eta haien erremedioa zen Kupela Beltza hartzazue, ekaitzei aurre egiteko bere nortasun indartsuaren bidez eta bere ezohiko eztitasunaren bidez.

KUPELA Bizia
Fina eta dotorea, sagardo berrikusia

Kupelaren bertsio biziak sagardo modernoen estandarrak berrikusten ditu. 4°ko sagardo arin bat, oso fina eta dotorea ahoan, freskotasun garratz bat eta kolore argi bat

Alternatiba ideala sagardo eztiei baina euskal bertsioa !

KUPELA Biziaz gozatu behar da 8°tan, oso freskoa. Aperitiboan ideala edo deserta azukratu batzuekin

petillant
ttikia-more

Kupela Ttikia

Fruitu zaporekoa eta freskagarria, Kupela Ttikia, bizia eta 33 cl-koa, euskaldun modernoaren ezinbesteko edaria da.

urdina-more

Kupela Urdiña

Sagardo modernoaren euskal bertsioa da, eztia eta arina, %4ko alkoholarekin. Zure zentzumenak eta papilak piztuko dituen aperitiboko sagardoa.

KUPELA SAGAR JUSA
Etxeko Sagar Jusa %100 Naturala

Euskal Herriko sagar hoberenekin ekoiztua, %100 purua den Kupela sagar jusak sagardien erdira eramanen zaitu, eta herri paregabe baten egiazkotasuna deskubriaraziko dizu. KUPELA SAGAR JUSAK etxeko sagar jusa puru bat proposatzen dizu, zukuturiko lehen sagarretatik datorrena.

KUPELA SAGAR JUSAK etxeko sagar jusa puru bat proposatzen dizu,  zukuturiko lehen sagarretatik datorrena.

Bere kolore gorri ilunak, errubizko dirdirak eta naturaltasunak ( Kalitatearen bermea ), berriki zukuturiko sagar naturalen zaporea eta usaina ematen dute. Edatean, harrituko zaitu bere leuntasunarekin, bere freskotasunarekin eta bere iraupenarekin

Gehitutako azukrerik gabe,  KUPELA SAGAR JUSA denentzat egina : ttipiak nahiz handiak, eta momentu guzietako

kupela-jusa
jus-more

KUPELA SAGAR JUSA

Oreka bikaina zapore azukretuen, garratzen eta fruitutsuen artean, Kupela Sagar Jusak erakarriko zaitu bere ezohiko kolorearekin eta bere jainkozko usainarekin.

Actualités
Actualités
Actualités
Gure produktuak aurkitu.
Ez ahantzi zure kodigo postala ezartzea hurbilen diren salmenta guneak ager ditzan
Erosi