Jakien eta Sagardoaren nahasketa #1

Aurten gure sukaldari partaideek sorturiko jakien eta sagardoaren arteko nahasketa berriak prestatzen dizkizuegu.

Sartze batekin hasten gara: Bankako amuarrain gatzatua eta keztatua, beltza-mayo eta gaileta gatzdunak, Elissalderen Chez Martin Lionel-en.

Lionel Elissalde (Bistrobonhomie Chez Martin): “Pixka bat azukratua eta garratza den euskal sagardoa biziki ongi nahasten da jaki gehienekin. Luzaz, idi saiheskiarekin baizik ez da nahasi, baina biziki ongi nahasten da ere arrainarekin, besteak beste. Adibidez, biziki ona izan daiteke gurinarekin egin bakailao fresko batekin. Hemen, Bankako amarraun batekin, zapore iodotsuen eta sagardoaren garraztasunaren arteko nahasketa indartsua da”.