kupela superbanniere 2
kupela superbanniere 4
kupela superbanniere 3
kupela superbanniere 5
kupela superbanniere 6
KUPELA

Baionako Sagardotegia

Resplandy kaia, 79, Aturri bazterrean.

Curseur vers gamme produits

sagardotegia cidrerie kupela

KUPELA SAGARDOTEGIA
Baiona

Kupela Sagardotegia Baionako sagardotegi berria da, Aturri bazterrean kokatua, Resplandy kaian. Gastronomia eta sagardo-zaleei esperientzia bakarra eskaintzen duen leku paregabea.

Hego Euskal Herriko sagardotegien esperientzia berriz bizi dezazuen nahi dugu, modernitatea eta benekotasuna nahasten dituen leku batean.

Gure sagardotegiak Ipar Euskal Herriko leku paregabea izateko xedea du, elkarbizitza eta jendarteko baloreak biziaraziz, gure lurraldeko giro bakarrean sartuz

Taldeentzako menuak eta pribatizazioa
300m²-ko espazio zabala

Euskal Herrian talde-bazkari bat antolatzeko leku atsegin baten bila zabiltza? Kupela Sagardotegiak 300 m²-ko sagardotegian hartuko zaituzte, gonbidatuak elkartu eta giro bero eta goxoan une eder bat partekatzeko leku aproposa.

Enpresa-bazkariak, urtebetetzeak, ekitaldi pribatuak edo lagunarteko bazkariak: gozatu gure taldeentzako menuez eta zure ekitaldirako sagardotegia pribatizatzeko aukeraz.

Zure talde-bazkaria antolatzeko eta gure menu-aukerak ezagutzeko, jarri gurekin harremanetan: 05 54 81 02 30.

grand espace

txotx tonneaux

Sagardoa
Bertan ekoiztua

Kupela Sagardotegia jatetxe bat baino gehiago da. Metalezko 4 kupel eta egurrezko 2 kupel instalatu ditugu, sagardoa hemen bertan ekoizteko eta kontsumitzeko. Sagardo mota desberdinak proposatzen ahal dizkizuegu.

Sagardo mota desberdinak proposatzen ahal dizkizuegu, Iparraldeko eta Hegoaldeko sagarrondo desberdinetatik jiten diren sagarrekin.

Gure leku berezia
iruditan

Idekitze tenoreak
Egunero idekiak gira

Asteartetik ostiralera eguneko menu bat proposatzen dizuegu eguerditan, eta Sagardotegi menua ostiral gauetik goiti igandera.

Astelehena Itxita
Asteartea 12:00-14:00
Asteazkena 12:00-14:00
Osteguna 12:00-14:00
Ostirala 12:00-14:00 & 19:00-22:00
Larunbata 12:00-14:30 & 19:00-22:00
Igandea 12:00-14:30

horaires d'ouverture

Informazio baliagarriak
Kupela Sagardotegia

📍Resplandy Kaia, 79 – Baiona
📞+33 5 54 81 02 30

Sagardotegira etorri:
🚲 Bizikletaz – erdialdetik 5 min
🚘 Autoz – Aparkalekua urririk – erdialdetik 3 min
🚍 Autobusez – Garinde geldilekua (48 – 11 – 12 – 13 lineak)
🛣️ Autobideko 1. jalgibidea – Baionako erdialdea

Goazen!