Pour accéder à ce site, vous devez être majeur.
Cliquez sur le bouton "Entrer" uniquement si vous avez plus de 18 ans.
KUPELA Ezagutu gure produktuak
KUPELA

"Sagardoa", Euskal sagardo tradizionala

Euskal Herriko edari enblematikoa da. Baita bere gastronomiarena ere. Eskuz egina da sagar fresko batzuen bidez.

Ongi ondutako sagarrak hautatuak dira, Astigarragako herriaren inguruko sagardietan. Sagardoa hartziduraren bidez sortzen da, azukrerik, urik, edo beste edozein gehigarririk gehitu gabe. Gure sagardoegileen trebetasunaren bidez, Kupela Sagardoak nortasun handi bat, zapore orekatuak eta sagar freskozko eztitasun garratz nabarmenak lortzen ditu. Guti azukratua denez, eskuz egindako edari hori biziki gozagarria da pintxo batzuekin, edo beste jaki gazi batzuekin.

Euskal sagardoaren historia

Euskal Herriko klima hezea eta epela sagarraren kulturarako naturalki egokia da. Badirudi fruitu honek betidanik leku nagusia duela euskal mahaietan. Euskal mariñelek edari hori haien mugen gaindi ezagutarazi zuten, egindako bidaia ugari eta gero. Sagardo hori haien ontzietako upeletan eramaten zuten, bere barnean aurki daitekeen C bitamina eskorbutoaren aurkako erremedio bikaina baitzen. Orduz geroztik, euskal sagardoa erreferentzia bat da gastronomiazale guzientzat.

Euskal sagardoa biologikoa bihurtzen da

Sagardoegilea den Agustin Etxeberriak du Kupela etxeko sagardoa pentsatzen, Astigarragan, euskal sagardoaren meka alegia. Trebetasun tradizional honi inoiz uko egin gabe, Kupelak proposatzen du orain bere sagardo biologikoa. Laborantza biologikotik eratorritako euskal sagar hoberenak naturalki hedatzen dira perla-itxura duen edari honetan.

Pintxoak & sagardoa, batuketa bikaina

Euskal Herrian, adibidez Donostiako alde zaharrean, tabernak eta jatetxeak jende desberdinez betetzen dira egunaren bukaera datorrelarik. Lagunak, familiak, auzokideak, lankideak, turistak, pintxo batzuen jatera eta edatera doaz.
Tradizio sozial honen edari enblematikoa baso handi batzuetan zerbitzaturiko sagardoa da, ardoaren eta garagardoaren gainetik. Bere arintasuna eta bere zapore fruitutsuak bikainki batzen dira gustu handiko pintxoekin. Bere garraztasun arinak ahosabaia argitu eta hurrengo ahokadarako prestatzen du.

Hemen zein atzerrian, sagardoak pintxoen edari osagarri bikaina izaten jarraitzen du.

@kupela